( itzuli )

Augustin Zubikarai

SARRERA

1914n utean jaio zan Augustin Zubikarai eta Ondarroa´n egin ebazan lenengo ikasketak. Gero Saturraran´era joan zan eta antxe egin ebazanlau urte abadetzarako ikasten. Gero Gasteiz´era joan zan eta ango seminarioa´n ikasi eban Filosofia´ren lenengo urtea.

Gazte-gaztetatik asi zan idazten “Euzko”n, “Gudari”n, “Euzkadi”n, “Argia”n eta antzeko aldizkarietan.

Gudaldian be “Euzkadi”n idazten eban eta euskera utsezko egunkaria zan “Eguna”´n bere denporako beste idazle askogaz batera. “Eguna”´ren zuzendari-orde izan zan berau.

Geien landu ebazanak izparlaritza ta antzerkia izan ziran asieran. Guda aurretxuan lau antzerki idatzi ebazan: Aberriagaz bizi, Illobaren indarra, Itxas-lapurrak eta Itxasertzeko itsu-mutilla, Euzkadi´n argitaratuak.

Gudaldian izparlari eta gudari ibilli zan eta Bilbao galdu genduanean Laredo´ko makurtzea egiten zan artean izan ziran bere lanak.

Hurrengo urteetan Castro Urdiales, Aranda de Duero, eta Miranda de Ebro´n izan zan beartutako lanetan.

Izparlari lez beragaz trukaketa bat egin eben eta Tarbes eta Lann´en egon zan atzerriratuta eta 1941n. urtean bere Ondarroa´ra etorri zan.

Gudaldian gaztearen idarragaz eutsi eutson asita eukan lanari. Ez eban gehiago idatzi izparlari lez, non idatzirik be es eukalako eta bere erriaren ondoan, Motriku´n asi zan lantegi baten lanean.

Urteetan antzerkigintzan egin eban lan, baiña olerkigintza ete elebarrigintza be artu ebazan.

Antzerkigintzan asko idatzi eban eta batzuk antzeztuak eta seriatuak izan dira esaterako Itxasora (1945), Miarritz´en saridun izan zan, Seaska-inguruan (1960), Gipuzkoa izeneko antzerkia 2n. saria, Jaunaren bideetan (1961), Kresaletan (1964) Mariñelak (1965), Iru alaba (1963), onek Toribio Alzaga saria irabazi eban, Bizi garratza (1967), onek Gipuzkoa sariaren aitamena irabazi eban, Lurrunpean (1968) Gipuzkoa sariduna, Errekonduan (1969) au be Gipuzkoa sariduna, Mendi zarrak (1969) au Toribio Alzaga sariduna, Mendi eta itxaso Markiña´ko lore-jokoetako sariduna eta Eskola maixua (1984) Santurzi´ko saria erabazi ebana. Geste hamaika antzerki be idatzi ebazan.

Eta erdi-isillean ba´da be Augustin olergigillea be ba-dogu. Zangotza´ko lore-jokoetan urte bitan (1967-1968) saria lortu eban eta bardin Zornotza´ko lore-jokoetan eta Larrako Olerti sarian eta Lauaxeta leiaketan. Baiña ez ebanolerki libururik argitaratu.

Beranduago sartu zan elebarrigintzara Augustin, 1978n. urtetik aurrera, Bale-denporak atera eban ezkero. Arrezkero elabarigille ugaria izan da. Esan eta esango (1979) onek Azkue saria lortu eban, Anto Guzuretxe (1979) au Txomin Agirre sariduna, Laiñoak Mundaka´n (1980) Mundaka´n 1981, Itxastarrak (1985), Garratz eta gordin (1986) eta Zaldupeko Txikieta (1991)

Gaiñera amaikatxu lan egin eban itzulpengintzan eta Ondarroa ta inguruetako giai buruz idazten. Olako idaz-lan eta liburu asko daukaz: Ondarroa baserri-giroan (1985), Mendexa (1988), Markiña-Xemein (I eta II) (1991), Munitibar (1992).

1961n. urte inguruan euskaltzain urgazle izendatu eben.

Euskerazaintza Euskerearen Erri-Akademia´n be lendakari-orde izan dogu urteetan.

Ondarroa´ko Kultur Etxearen zuzendari be izan zan ainbat urtetan.

Idazle ugaria eta ona izan dogu ba gure Augustin. Berak idatzitako liburuak larogeitik gora izango dira eta orrez gaiñera zenbat idaz-lan aldizkarietan!

Dokumentua MB Irakurri Gorde
    333 Oroipen Eta Ikuspegi.pdf1,27 MB
    Agustin Zubikarai, antzerkilari.pdf0,38 MB
    Aingira kumak.pdf1,56 MB
    Amoroto Eta Gizaburuaga.pdf9,21 MB
    Anton guzurretxe.pdf1,36 MB
    Arkotxarrak euskal antzerkian.pdf3,87 MB
    Arrain sunda.pdf4,28 MB
    Augustin Zubikarai - I Literatur saria.pdf2,23 MB
    Augustin Zubikarai eta Euskal Antzertia.pdf2,44 MB
    Augustin Zubikarai omenaldia 1992.pdf2,23 MB
    Aulesti.pdf9,25 MB
    Bale denborak.pdf9,14 MB
    Balentin Berrio-Otxoa.pdf6,85 MB
    Berriatua.pdf8,48 MB
    Bizi garratza.pdf0,84 MB
    Bizitzako urratsak.pdf1,53 MB
    Boga ta sixe.pdf1,63 MB
    EURI ETA TXINGOR.pdf23,47 MB
    Ea Natxitua Bedarona.pdf40,34 MB
    Esan eta esango.pdf0,41 MB
    Etxebarria.pdf8,92 MB
    Euskal antzerkia Bizkaian.pdf0,28 MB
    Garratz Eta Gordin.pdf0,72 MB
    Gogorra gertatu da zuen errian.pdf0,22 MB
    Gure Ikurra.pdf4,34 MB
    Gure inguruak - Augustin Zubikarai.pdf9,12 MB
    Gurea iru zatitan -antzerkia.pdf0,40 MB
    Gurea.pdf0,38 MB
    Gutuna 1986.pdf0,00 MB
    Ipazter.pdf9,27 MB
    Iru alaba.pdf0,40 MB
    Itxas aize.pdf1,57 MB
    Itxastarrak.pdf1,66 MB
    Jaunaren bidetan.pdf1,88 MB
    Kardala.pdf1,12 MB
    Kirrixkak.pdf1,48 MB
    Koldo Mitxelena eta Augustin Zubikarai.pdf0,00 MB
    Kontu lore.pdf2,30 MB
    Kresaletan.pdf2,53 MB
    Lengo ta oraingo Ondarroa.pdf186,73 MB
    Lore kontu.pdf1,63 MB
    Lugoko Ipuin Errikoiak.pdf2,85 MB
    MARKINA-XEMEIN--I.pdf164,92 MB
    MARKINA-XEMEIN--II.pdf10,79 MB
    Mendeja.pdf4,06 MB
    Mendi ta itxaso.pdf0,70 MB
    Mondaka.pdf1,86 MB
    Motrico .pdf1,55 MB
    Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz.pdf19,08 MB
    Omenaldia A. Zubikarai 1992.pdf2,23 MB
    Ondarroa Baserri Giroan.pdf5,22 MB
    Ondarroa Ikusgarri.pdf16,33 MB
    Ondarru kantu, otoi, orru.pdf2,08 MB
    Oroipen Eta Ikuspegi.pdf1,27 MB
    Peru Eta Mari.pdf3,04 MB
    Seaska inguruan.pdf1,47 MB
    Sits Eta Bits.pdf9,38 MB
    Sits eta bits.pdf2,90 MB
    Treineru Estropadak.pdf2,68 MB
    Txuri Ta Gorri.pdf5,89 MB
    Umetako keskak.pdf3,81 MB
    Zaldupeko txikiena - Augustin Zubikarai.pdf1,91 MB
    Zimur zimelak.pdf1,37 MB
Based on a FreeCSS.info design