( itzuli )

Martin Olazar

 Artikuluak  Liburuak 

SARRERA

Olazar eta Uribe´tar Martin Gamiz´en jaio zen 1927n. urteko azillaren 17n. egunean. Amaika urtegaz joan zan Bergara´ko seminariora eta an urte bi (gosez) egin ondoren Gasteiz´kora. Bere ikas-neurriak, geineak, “Meritissimus” edo “Bikain” dira, baiņa ortik gora iņoz be ez. 1951n. urtean egin zan abade Begoņa´n Bizkai´ko lenengo talde izan ziran. Gero iru urte Ubidea´n, 11 urte Fruniz´en, 5 urte Mungia´n zigortuta, 10 urte Zeanuri´n, 6 urte Bermeo´n eta 12 urte Mungia´n. Orain, 1998n. urtetik aurrera jubilatuta dago eta Fruniz´ko parrokiaren ardurea artu dau. Mungia´ko parrokian be lagundu egiten dau.

Deustuko Ikastetxe Nagusian Filosofi eta Letretan baimenduna da eta sarritan aritzen gaitue filosofi-arloko bere idaz-lanak. Bein baiņo geiagotan izan da alboratua batueraz irakatsi nai izan ez daualako.

Bere bizitza osoa izan da Bizkaieraz idazteko eta lan orretan kideko izan dauz bizkaitar ospetsu oneik: Aita Santi Onaindia, Lino Akesolo, Augustin Zubikarai eta abar…, eta gipuzkoarrak be bai batzuk: Arrinda, Latxaga eta abar…, batzuk baiņo ez aitatzearren. Bere egunean H´aren aurka jarri zan baiņa bere asarrea aundiagoa izan zan euskera batua zelan sortzen eben ikusi ebanean, gure “bizkaiera”´ren aberastasun guztiak zapalduna izten ebezelako.

Ainbat liburu idatzi dauz euskeraz, aldizkari euskaldunetan idatzi dauzan lanak zenbatu-eziņak dira, berau izan zan AGUR aldizkariaren biotza eta gaur be lan ugaria egiten dau ZER eta EUSKERAZAINTZA aldizkarietan.

Bizkaiera indartze dan EUSKERAZALEAK ALKARTE´aren lendakaria da eta EUSKERAZAINTZA, EUSKERAREN ERRI AKADEMIA zuzentzen dau eta alkarte onein inguruan egiten diran ekintza ugarietan berau izaten da bateratzaille edo koordinatzaille.

Based on a FreeCSS.info design