EUSKERAZAINTZA EUSKERAREN ERRI AKADEMIA
eta
EUSKERAZALEAK EUSKERAERABILTEAREN ALDEKO ALKARTEA

Ona emen aspaldion euskerearen alde lanean diarduen erakunde bi: Bata, Euskerazaintza Euskalerri osorako eta bestea, Euskerazaleak, Bizkai´rako.

Euskerazaintzaren ama Kardaberaz bazkuna da. Bazkun au Gasteiz´ko Seminariaoan sortu zan, Manuel Lekuona ta Josemiel Barandiran´en babespean eta lan aundia egin eben, baiña 36´ko guda zitalak irakasleak erbestera eroan ebazan eta ikasleak gudara.

Gero Franco´ren aginte gogorrak ez eban iñoz alboratu euskerearen eta Euskalerriaren aurkako ekintza, arik eta Gasteiz´ko seminarioa eta eleizbarrutia iru zati egin arte.

Baiña askoz geroago, 1965n. urte-inguruan Kardaberaz´tarrak barriro alkartu ziran Tolosa´n eta lan aundia egin eben batez be argitalpen-arloan. Batzarretan iñoz 100 bazkide baiño geiago batzen giñan.

1986n. urtean gure Lekuona, euskaltzain-burua, bere ardura onetatik kendu egin eben. Zergaitik? Eritxi ezbardiñak alkartzeko lan aundia egin-ondoren, azkenean euskera batua eta atxea onartu ziralako. Aurretiaz zin eginda egozan batuzaleak eta apari baten ondo jan eta edan ondoren oiuka eta iraiñez, bazkiderik geienak ez egozala, erabagi zan Lekuona kentzea eta euskera batua onartzea. Batzar zaratatsua ta aserre bizizkoa izan ei zan. Lekuona´ren ordez Villasante frantziskotarra ipiñi eben.

Amar urte geroago, 1978n. urtean, Euskaltzaindiak batzarra egin eban Bergara´ko seminarioan euskera batuak amar urte areitan lortu ebana aztertzeko.

Euskerazaintzakoak be an izan giñan eta konpoketa batera eltzeko bideak eskiñi genduzan, baiña dana izan zan alperrik, ez egoan atzera egiterik.

Gure alegiak alperrekoak zirala ikusita, Latiegi´tar Bixente euskerazaintzakoa aurreratu zan eta onelantxe agertu eban arazoa: Zuek euskera batuaren euskaltzaindia zaree, baiña gu lengo Euskaltzaindiaren bidetik goaz, erri-euskerearen eta euskalkien alde eta atxearen aurka, orregaitik, lengo Euskaltzaindiari zintzo jarraituko dautson akademi barria sortuko dogu.

Urte beratan izan zan Kardaberaz´tarren batzarra Tolosa´n, Lekuona be geugaz zala eta 100 bazkide baiño geiago alkartuta.

Lekuona´k berak esondatu eban Euskaltzaindiari "expediente" bat atera bear jakola eta, beste alde batetik akademi barria sotzeko bidea artu zala esanda egoan. Orreik izan ziran artutako erabagi biak.

Bixente Latiegi eta Dunixi Oñatibia arduratu ziran "expediente" antzekoa dan liburua argitaratzeko, euskeraz ta erderaz. Lan eder au egin eben eta salgai ipiñi "Euskaltzaindia, el batua y la muerte del euskera" liburu irakurgarria.

Eta Latiegi bera izan da lanik geien egin dauana Euskerazaintza, Euskeraren Erri Akademia sortzeko eta Erri-Zuduzkotasunaren aldarrikapena ezarteko.

Urteen joanean Kardaberaz Bazkunak beerakada aundia izan eban, baiña oiñordeko da Euskerazaintza indartsu ari da lanean eta aldizkaria be argitaratzen dau izen bardiña dauala.

Euskerazaleak Bizkai´ko erakundea da eta Bilbao´n dau bere etxea, Colon de Larreategi kaleko 14n. atean, 2n.etxe-maillan.

35 urte inguru dira sortu zala, Julio Urkijo, Jesus Oleaga, Montiano, Landajuela eta Abeletxe ta beste batzuk sortzille zirala.

Bost urte inguru igaro ziranean, batzordea barriztatu egin zan, batez be Josu Arenaza osagillearen eragiñez eta gaur arte 30 bat urtean diardugu lanean.

Ekintzak oneik dira: Urteko batzarra, len amabostero eta orain illera batzar arrunta, urteko euskal-astea, eta ipuin-sariketa Bilbao´ko Udalaren laguntzaz, urtero eguneroko orritxua dakarren egutegia eta illero ZER aldizkaria, bizkaieraz dagon aldizkari bakarra Aldundiaren laguntzaz. Aurretik AGUR asterokoa argitaratzen zan.

Erakunde bi onein elburuak oneik dira: Erri-euskerea eta euskalkiak indartu, batez be bizkaierea eta euskerearentzat ain kaltegarria dan atxea alboratu.

Elburu oneik lortzeko lankideak bear doguz eta guztiai, naiz gasteai naiz zar-saridunai dei egiten dautsegu.

Olazar´tar Martin´ek
Euskerazaintza´ren lendakaria
Euskerazaleak´en lendakari-ordea